Martxoa 2nd, 2008 by emartos
Nahiz eta aurreko astean Ordizia Eskubaloi Taldeko jubenilek galdu egin zuten kategoriako liderraren aurka, aste honetan irabazi egin dute Oñatin, 28-33ko emaitzarekin. Kadeteek irabazten jarraitzen dute, eta gaur justu-justu irabazi diote Oñatiri ere, 44-43ko emaitzarekin. Horrela, ordiziarrek igoera jokatzeko aukerak handitu dituzte eta hurrengo asteko partidak klabeak izango dira; izan ere, kadeteek Usurbilen jokatzen dute, eta irabazten badute bigarrenak jarriko lirateke beraien ligan. Jubenilek, berriz, Zarautz hartuko dute etxean, liga 3.lekuan bukatzeko ezinbeste irabazi beharreko partida.

Aurreko urteko kadeteen taldea, ligan laugarrenak eta kopan txapeldun orde izan ziren.
Jubenilek hasiera hasieratik erakutsi zuten aurkaria baino hobeak zirela, eta partiduari ongi ekin zioten, 0-4ko partzialarekin. Ondoren, oñatiarrak esnatu egin ziren eta partida berdintzera iritsi ziren, baina ordiziarrak motorra martxan jarri eta 3 goleko errenta lortu zuten atsedenaldirako. Bigarren zatian, partida puskatu zuten eta aldea handitu egin zen 5-6 goletara. Partidak diferentzia horrekin mantendu zen bukaera arte. Amaieran, 28-33, 5goleko errentarekin nagusitu ziren.
Kadeteek, berriz, uste baino arazo gehiago izan zituzten partida irabazteko. Oñatiarrak partidan egon dira momentu guztian eta ez dute etsi inongo momentuan. Partida oso tentsio handikoa eta emozio handikoa izan da, bukaera arte ez baita partida erabaki. Azkenean, ordiziarrak gailendu dira gol bateko errentarekin, 44-43.
Posted in ordizia eskubaloia | 1 Comment »
Otsaila 28th, 2008 by emartos
Atzo Akaba Bera Berak Superkopako finala irabazi zuen Cementos La Union taldeari, 18-21eko emaitzarekin. Partida Donostian jokatu zen, eta publikoak partida osoan animatu zuen talde gipuzkoarra. Partida osoan emozio handia izan zen, eta bigarren zatian etxeko taldeak partida puskatu zuen, azkeneko minutuak lasaitasun batez jokatuz.
Lehenengo zatian kanpotarrak aurrea hartu zuten markagailuan, hala ere, neska euskaldunak ez zuten etsi eta defentsa gogortu eta gol pare bat jarraian sartu ondoren, 8-9 iritsi ziren atsedenera galtzen.
Aurreko urteko argazki bat, erreginaren kopa irabazi zutenekoa neska donostiarrek.
Bigarren zatian, Akaba Bera Berak partidari buelta eman zion, eta hortik aurrera erraz dominatu zuten Cementos La Union taldea. Gainera, donostiarren atezainak, Johana Bouveretek, sekulako geldituak egin zituen, eta horregatik partidu jokalaririk onena izendatu zuten. Azken, 5 minutuetan 4 goleko errenta zuten euskaldunek, eta nahiz eta kanpotarrak arriskatu egin ziren defentsa aurreratuz, ezin izan zuten errenta hori puskatu. Azkenean, 18-21 nagusitu ziren neska euskaldunak eta Akaba Bera Beraren historiako 2.titulua eskuratu dute; izan ere, lehengo urtean erreginaren kopa irabazi baitzuten. Zorionak neskak, ea titulu gehiago irabazten dituzuen!
Posted in superkopa | No Comments »
Otsaila 26th, 2008 by emartos
Urtarrilaren bukaeran eskubaloiko europeoa jokatu zen Noruegan. Ezin izan nuen ezer idatzi honi buruz; izan ere, bloga izurratuta eduki nuen. Hala ere, oraintxe esango dizuet zer gertatu zen bertan. Dinamarkak irabazi zuen lehen aldiz europeoa, finalean Kroazia handia menperatu baitzuen 24-20. Christiasen eta Boessen, goleatzaileak, eta Kasper Hvdit atezainaren geldituek eraman zuten Dinamarka finala irabaztera, nahiz eta Ivano Balic-ek esnatu egin zuen Kroazia. 3.postua Frantziak eraman zuen Alemania menperatu eta gero. Frantziak europeo ona egin zuen, nahiz eta final-erdietan Kroaziaren aurka galdu zuten. Nikola Karabatic aukeratu zuten torneoko jokalaririk onena, azkeneko botazioan Ivano Balic gainditu eta gero.

Jokalari hauek osatzen dute talde idealena;
Talde idealena Noruega 2008
Atezaina: Kasper Hvidt (Dinamarka)
Ezkerreko extremoa : Lars Christiansen (Dinamarka)
Ezkerreko laterala : Daniel Narcisse (Frantzia)
Zentrala: Ivano Balic (Kroazia)
Eskubialdeko laterala: Kim Andersson (Suezia)
Eskubialdeko extremoa: Florian Kehrmann (Alemania)
Pibotea: Frank Loke (Noruega)
Torneoko jokalaririk onena: Nikola Karabatic (Frantzia)
Defentsore onena: Igor Vori (Kroazia)
Golatzaile nagusiena: Lars Christiansen (Dinamarka),
Ivano Balic (Croacia) y Nikola Karabatic (Frantzia) 44 golekin
Posted in EUROPEOA | No Comments »
Otsaila 25th, 2008 by emartos
Arratek sekulako aukera galdu zuen Naturhouseren aurka 31-30 galdu ondoren. Partidu oso gogorra eta intentsitate handikoa izan zen hasieratik bukaera arte. Lehenengo zati bikaina jokatu ondoren, bigarren zatian eibartarrek lo hartu zuten eta zuten abantaila osoa galdu zuten, bukaerako hondarrean partidua galduz.
Lehenengo zatian oso konzentraturik atera ziren talde gipuzkoarreko jokalariak eta berehala hasi ziren markagailuan nagusitzen. Horrela, Dalibor Cutura jokalariaren eta Malumbres atezainaren lanei esker eibartarrak 20.go minutuan 5 goleko errenta lortu zuen. Lehenengo zatiaren bukaeran arratek bi jokalari galdu zituen exklusioen ondorioz, eta talde errioxarra 3 goletara jarri zen.

Bigarren zatia oso gaizki hasi zuen Arratek, eta Logroñok partidua berdindu zuen. Hortik aurrera, partida oso orekatua izan zen, baina bukaera aldean Natur Housek baloi bat lapurtu zuen, golean bukatu zuen. Arrateko jokalarien artean tentsioa handitu egin zen 2 goleko desanbataila baitzuten. Azkenean, partida gol bateko diferentziaz galdu zuten, 31-30. Okerrena ez zen izan partida galtzea; izan ere, talde armagineko Cutura eta Malumbres borrokatu egin ziren partida bukatu baino lehen eta banandu egin behar izan zituzten. Pena bat da horrelako gauzak ikustea oraindik kirolean, eta oraindik gehiago talde berdinekoak badira.
| Taldeak |
| 31 - Naturhouse La Rioja (13+18): Aguinagalde (p), Parra (1), Romero, Pérez Marne (1), Aguirrezabalaga (7, 1 de penalti), Belaustegui (8), Amargant (1), Torrego (ps), Fis (4), Novelle (3), Guardiola (2), Mojsowski, Tvedten (4, 3 de penalti) y Oneto |
| 30 - Arrate (16+14): Malumbres (p), Jurkiewicz (3), Berrios (3), Salaberría (2), Caoru (2), Kobin (5), Cutura (10), Arrieta (1), Aladazabal, Vargas (1), Arroyo, Rudovic (2) y Gárate (1) |
Posted in asobal liga | No Comments »
Otsaila 17th, 2008 by emartos
Larunbatean Ordiziako kadete eta jubenilek garaipen oso garrantzitsuak lortu zituzten. Jubenilek 32-38ko emaitzaz Usurbil mendean hartu zuten eta kadeteek berriz, 45-34 irabazi zuten Pulpori. Garaipen hauekin euskal ligara igotzeko aukerak areagotu egin zaizkigu.
Jubenilek oso partida zaila irabazi zuten Usurbilen. Ordiziarrak ondo hasi ziren hasieran, markagailuan aurrea hartuz. Baina partidaren erdi aldean Usurbilek berdindu egin zuen partida eta ondoren aurretik jarri ziren.Lehen zatiaren bukaera aldean 4 goleko errenta ,20-16, lortu zuten beraiek. Hala ere, azken txanpan 2 gol jarraian sartu genituen markagailua 20-18koa utziz. Esan behar da ere, arbitroak huts pila bat egin zituela, gehien bat gure kaltetan, gure aurkako erabakiak baitziren.
Bigarren parteko hasieran partidari buelta eman genion eta 2-3 gehienez 4 goleko errenta hartu genuen. 20.minututik aurrera aldea handitzen joan ginen 8 goleko errenta lortuz. Azkenean, 32-38 nagusitu ginen. Partida honekin jubenilek 5.partida jarraian irabazi dute eta sailkapeneko 4.tokian daude 3.arekin puntuetan berdinduta.

Kadeteek berriz partida nahiko lasaia izan zuten eta errez nagusitu ziren Pulpori 45-34. Kadeteek urte zoragarria burutzen ari dira eta 3. postuan daude, oraindik gorago iristeko helburuarekin.
Jubenil eta kadeteeko sailkapenak kontuan hartuz, puntu gehienak dituen taldeak igoera jokatuko du euskal ligako azkenaren aurka. Talde hori aurten gu izan gaitezke. Horretarako ahal ditugun partida guztiak irabazi behar ditugu, eta partida bakoitza final bat balitz bezala hartu behar dugu. Oso polita litzateke hurrengo urtean onenekin jokatzea, nahiz eta partidak irabaztea zailagoa litzatekeen. Hurrengo larunbatean jubenilek Hondarribiaren aurka jokatzen dugu Ordizian. Oso partida zaila izango da jubeniletako liderra baita eta lehenengo bueltan sekulako jipoia hartu baikenuen. Hala ere, gogoz saiatuko gara irabazten. Kadeteek ere kasualitatez Hondarribiaren aurka dute, baina han ordea. Hau ere ez da partida erraza izango, baina dena emango dute.
Posted in ordizia eskubaloia | 1 Comment »
Otsaila 15th, 2008 by emartos
Nahiz eta talde gipuzkoarrak Rudovic, Ivo Diaz, Stefanovic, Matovic eta azken momentuan lesionatutako Malumbresen bajak izan, Arratek aurpegia eman zuen partida osoan. Hala ere, bukaera aldean nekea sumatu zen jokalariengan, aldaketa egiteko aukera gutxi baitzuten eta orduan gelditu zen erabakita partida. Azkenean, Ciudad Realek irabazi zuen 25-32 Rutenka, Steffansson eta Entrerrios buru zutela.
Lehenengo zati oso ona egin zuen talde eibartarrak, batez ere defentsan. Talde kanpotarreko atezaina, Sterbik, hasieran lesionatu zen eta Hombrados atera zen eta geldiketa ugari egin zituen. Horrela, lehen zatia 13-14 amaitu zuten.

Bigarren zatia ez zuten oso ondo hasi etxekoek eta 3 baloi galdu ondoren Ciudad Realekoak 13-17 jarri ziren aurretik. Arrate krisi larri batean sartu zen, baina ez zuten etsi eta defentsan oinarriturik berriro partida ia berdintzera iritsi ziren. 21-22 zihoazela berriro agertu zen Hombrados, bere taldea salbatzeko penalti bat geldituz. Bukaera aldean Gaztelako taldeak partida puskatu zuen. Arratek partida guztian egindako desgastea ordaindu zuen amaieran eta baita faltan izan zituen jokalariak ere. Azkenean, 25-32 eta Arratek oraindik 7. postuan jarraitzen du.
Posted in asobal liga | No Comments »
Urtarrila 17th, 2008 by emartos
Abenduaren 29ko goizean Zarautzeko arbitro federatu bat etorri zitzaigun Ordiziara, eskubaloiko arauak esplikatzera. Lehenik, kanpoaren eta porteriaren kokalekuaz hitz egin zuen. Eskubaloiko kanpo 40m-ko luzera eta 20m-ko zabalera du. Zabalera horren erdian eta alde bakoitzean porteri bat daukagu. Jaurtiketa gol izateko, 8cm-ko marra guztiz pasatu behar du. Kantxaren erdian zentrua egongo da eta bertatik aterako da baloia hasieran edo gola jaso ostean. Ondoren, eskubaloiko arauez hitz egin zuen. Lehenengo hiru faltetan, gogorrak izan ezkero, txartel horia erakutsiko da eta hortik aurrera denak 2minutuak izango dira eta falta oso gogorra bada txartel gorria. Txartel horiak hasieran ateratzen dira eta falta gogorra egitearen ondorioa da, adibidez, jokalari bat bultzatzea, lurrera botatzea… 2 minutuak ere txartel horien kasu antzekoetan ateratzen dira, baina horiez gain, kasu gehiago daude, adibidez, aldaketa gaizki egitea, arbitroari protestatzea, insultatzea (batzuetan gorria izan daiteke ere) … Txartel gorriak oso falta gogorra eta aurkariak jokalariari min egiteko intentzioa erakutsi duenean ateratzen da. Insultatzeagatik ere jaso daiteke. Dirudienez, orain dela gutxi jarri den arau baten arabera jokalari bati azkeneko minutuan txartel gorria ateratzen bazaio , partidu batzuetako suspentsioa edukiko duela. Arbitroek, ordea, denek ez dute aktan jartzen eta eskerrak, ¡zan ere, azkeneko minutuan jokalariak nahiko urduri egoten garelako. Gauza gehiagoz hitz egin zuen ere, eta gure kezkak argitu zizkigun.
Aurreko larunbatean, eskubaloian espezializatutako psikologo bat etorri zitzaigun hona. Jokalariek entrenamendu bat egiteko arropa eta zapatilla egokiak erabili behar dira esan zuen eta baita partidurako ere. Jokalari batek serioa izan behar duela, hau da, txorradarik ez egitea entrenamenduetan. Jokalari bat ez bada entrenatzera joaten berarekin hitz egin behar da arazoa zein den jakiteko. Mutilen kasuan entrenatzera ez joateko motiboak honako hauek dira: ikasketak, taldekideekiko harreman txarra, jokoa jada ez zaiolako gustatzen… Nesken kasuan motiboak ere berdinak dira, baina beraien gorputzan aldaketak ematen ari direlako ere izan daiteke. Azkenik, entrenadoreak partidua baino lehen jokalariak motibatu egin behar dituela esan zuen.
Posted in ordizia eskubaloia | No Comments »
Urtarrila 10th, 2008 by emartos
Abenduaren 28ko arratsaldean euskadiko preparatzaile fisikoa etorri zitzaigun Ordiziko Majori kiroldegira. Eskubaloian jolasteko indarra, erresistentzia, malgutasuna eta abiadura garatzea garrantzitsua dela azimarratu zuen. Gaitasun fisiko hauek aurre denboraldian gehiago garatzea garrantzitsua da, denboraldia hobe hasteko eta amaitzeko. Entrenamendu mota hau kadete eta jubenilentzat da egokia.
Indarra denetarako behar dugu eskubaloian: jaurtiketa egiteko(maximoa), defenditzeko hanken kokapenerako… 3 indar mota daudela azpimarratu zuen: eta horietatik indar zuzendua da garrantzitsuena. Indarra gehien garatzen duen ariketa pesak egitea da. Hala ere, beste modu batzuetara ere garatu daiteke: adibidez, baloi medizinal batekin buruaren atzera eta aurrera eginez besoko trizepsa garatzeko, hanketan lastreak hankak indartzeko…
3 abiadura mota daude: abiadura maximoa, adibidez esprina; abiadura ertaina, korrikaldi lasaia; eta abiadura azkarra, ez dela maximoaren berdina. Ariketa hauek denak kontraerasoan egin ditzakegu: hasieran abiadura ertaina eramango dugu, gero azeleratzen hasiko gara abiadura azkarra erabiliz eta jaurtiketa egitean abiadura maximoa erabiliko dugu.
Erresistentzia eta malgutasuna garatzeko ariketa hauek guztiak burutuko ditugu: lehenik, 10 bat flexio; ondoren baloi medizinal bat alde batera eta bestera mugitu; gero binaka gorputzeko txokea, bat erasotzen eta bestea defenditzen, baloi gabe; gero, baloi medizinala alde batera bota, hartu eta beste alde batera bota; geroxeago, hesiak saltatu ondoren jaurtiketa burutuko dugu; ondoren banku batean eskuak apoiatuz eta hankak lurrean izanda eskuekin indarra eginez gorputza altxatu; beste ariketa bat hauxe da bat bestearen gainean jartzen da paretan eutsiz. Ariketa gehiago burutu ditzakegu. Ariketa bakoitza 3 bat aldiz egingo dugu eta hau amaitzean lehenengo seriea amaituko genuke. Ondoren deskantsu bat egingo dugu eta serie hauek 5 bat aldiz egingo ditugu. Beti ere serien artean deskantsatuz 2 bat minutu, baina denbora hori aprobetxatuko dugu paseak egiteko eta esprint baten bat egiteko.
Posted in ordizia eskubaloia | No Comments »