Archive for the ‘superkopa’ Category

Akaba Bera Berak Superkopa irabazi du

Osteguna, Otsaila 28th, 2008

Atzo Akaba Bera Berak Superkopako finala irabazi zuen Cementos La Union taldeari, 18-21eko emaitzarekin. Partida Donostian jokatu zen, eta publikoak partida osoan animatu zuen talde gipuzkoarra. Partida osoan emozio handia izan zen, eta bigarren zatian etxeko taldeak partida puskatu zuen, azkeneko minutuak lasaitasun batez jokatuz.

Lehenengo zatian kanpotarrak aurrea hartu zuten markagailuan, hala ere, neska euskaldunak ez zuten etsi eta defentsa gogortu eta gol pare bat jarraian sartu ondoren, 8-9 iritsi ziren atsedenera galtzen.

Aurreko urteko argazki bat, erreginaren kopa irabazi zutenekoa neska donostiarrek.

Bigarren zatian, Akaba Bera Berak partidari buelta eman zion, eta hortik aurrera erraz dominatu zuten Cementos La Union taldea. Gainera, donostiarren atezainak, Johana Bouveretek, sekulako geldituak egin zituen, eta horregatik partidu jokalaririk onena izendatu zuten. Azken, 5 minutuetan 4 goleko errenta zuten euskaldunek, eta nahiz eta kanpotarrak arriskatu egin ziren defentsa aurreratuz, ezin izan zuten errenta hori puskatu. Azkenean, 18-21 nagusitu ziren neska euskaldunak eta Akaba Bera Beraren historiako 2.titulua eskuratu dute; izan ere, lehengo urtean erreginaren kopa irabazi baitzuten. Zorionak neskak, ea titulu gehiago irabazten dituzuen!