Archive for the ‘ordizia eskubaloia’ Category

Ordiziak ezin izan dio Elgoibarri irabazi

Asteartea, Apirila 29th, 2008

Partida oso ona jokatu eta gero, Rotula Studio Oeteko jokalariek galdu egin zuten euskal ligako Pneumax Elgoibarren aurka. Nahiz eta amaieran 1o goleko errentaz irabazi zuten kanpotarrek, Ordiziako jubenilak partidan egon ziren bukaera arte. Bukaeran, 24-34 galdu zuten eta kanpotarrek garaipen honekin ia ziurtaturik dute kopako hurrengo fasea jokatzea. Guk, berriz, ea partiduren bat irabazten dugun, aurreko astean ere galdu egin baikenuen Aloña Mendiren aurka. Hurrengo partida seguraski Zumarragan jokatu dugu, eta partida nahiko zaila izango da irabaztea, talde ona baituelako. Hala ere, gogotik saiatuko gara partida irabazteko.

Hasieratik hasi ziren nagusitzen elgoibartarrak  markagailuan, 3-4 goleko errenta hartuz. Lehenengo zatiko amaiera arte  errenta mantendu egin zen. Lehenengo zatian batez ere defentsak nagusitu ziren eta ez zen gol festa handirik egon. Horrela, lehen zatia 11-14 amaitu genuen eta esperantzak genituen partida irabazteko. Esan behar da ere, arbitroak erabaki polemiko bat hartu zuela, gure jokalari bati txartel gorria ateraz. Falta zela ez dago zalantzarik eta 2 minutu zirela ere ez, baina txartel gorria ateratzea gehiegizko erabakia izan zen. Horrela bigarren zatia gure jokalari on bat gabe hasi genuen. Lehenengo zatia bikaina egin genuen, kontuan hartuta beraiek euskal ligakoak zirela eta ia denak 2.urtekoak. Guk berriz, 2.urteko gutxi batzuk genituen eta hurrengo urteko taldearekin jokatu genuen.

Bigarren zatian, errenta pixka bat handitu zuten 5-6 goleko errenta lortuz. Erasoan nagusitu egin ziren, nahiz eta saiatu ginen haiek gelditzen. Hala ere, oraindik ez geneukan ezer galduta. Azkeneko 10 minutuetara aurkako errenta berarekin iritsi  ginen eta bukaeran partida galduta ikusi genuenean, aldea handitu ziguten. Bukaeran 24-34 amaitu zen partida, errenta handiegia partida oso ona egin eta gero. Bigarren urteko kadeteen lana goraipatzekoa da, sekulako maila erakusten ari direlako jubenil mailan. Eta kontuan hartu behar dugu hurrengo urteko taldearekin ari ginela jolasten ia. Beraz, hurrengo urteari itxaronpetsu ekingo diogu.

Kadeteek berriz, berdindu egin zuten Irungo Gaztiak Indima taldearen aurka. Lehenengo zatian 5 goleko errentaz ari ziren galtzen, baina bigarren zatian sekulako maila erakutsi zuten eta 2 goleko errentaz joan ziren irabazten. Baina bukaeran  berdindu egin zieten beste taldeak. Honela, liga 3.postuan amaitu dute eta orain kopa jokatu dute. Lehengo urtean finalera iritsi ginen kategoria honetan, eta aurten ere aukerak izango ditugu kopa irabazteko.  Goazen Ordizia!

Denboraldi bikaina

Asteartea, Apirila 8th, 2008

Aurreko astean ligako azken partida jokatu genuen Ordizian Egia taldearen aurka. Partida irabazten bagenuen bakarrik 3.nak izango ginatekeen sailkapenean, eta horixe egin genuen. Partida bikain bat egin ondoren erraz hartu genituen mendean donostiarrak eta 33-26ko markagailuarekin irabazi genuen.

Partida hasierako lehenengo minutuetan berdinduta joan zen partida, baina denbora aurrera joan zen heinean pixkanaka-pixkanaka nagusitzen hasi ginen 3 goleko errenta hartuz. Horrela, lehen zatia 14-11 amaitu genuen.

Bigarren zatiaren hasieran partida guztiz puskatu genuen eta errenta handitu genuenez lasaitasun gehiagoz jokatu genuen. Klabea batez ere gure defentsan egon zen eta honekin batera erasoan ez genuen huts handirik egin. Esan behar da ere, Egiakoek lehenengo zatian egindako esfortzuaren ondorioz, bigarren zatian ezin izan zien erritmoari eutsi ez baitzuten aldaketarik. Horrela, 10 goleko errenta hartu genuen bukaera aldean eta bukaeran kanpotarrek markagailua makilatu zuten 6 goleko errentaz galduz.

Aurtengo jubenilen taldea ligan 3.nak amaitu dutenak. Argazkia Donostian ateratakoa da.
Dagoeneko liga amaitu da eta 3.nak amaitu dugu. Nor pentsatu zezakeeen lehenengo itzuliko amaieran 3.nak amaitu genuenik; izan ere, 9.nak gindoazen aurrenekoek 10 puntu baino gehiago ateratzen zizkiguten. Gora-behera askoko denboraldia izan dugu aurten. Hasieran 3.nak gindoazen 4 partida irabazi eta 1 galdu ondoren, baina bat-batean hurrengo 7 partidatatik 6 galdu genituen ia jarraian eta 1 irabazi eta orduan denak egin zuen okerrera. Hala ere, egoera honi buelta eman genion bigarren bueltan eta 12 partidatatik 10 irabazi ditugu, bakarrik lehenengo bien aurka galduta. Gainera, Urolari, bigarren gelditu direnei, irabazteko aukera izan genuen; izan ere, lehen zatian 6 goleko errenta izan baikenuen, baina bukaeran galdu egin genuen. Bestalde esan behar da 2.urteko jubenilentzat sekulako saltoa izan dela; izan ere, lehengo urtean azken aurrenak izan baitziren.

Gaur, Beasainen aurka jokatzen dugu amistoso bat Beasainen gaueko zortziretan. Partida polita izango da, bi taldeak joango baikara irabaztera. Bestalde, igandean kopa hasten da eta gure lehenengo partida etxean izango da euskal ligako Pulporen aurka. Gure grupoan dauden beste taldeak honakoak dira: Urola, Leizaran. Aloña Mendi eta Elgoibar. Ea kopan irudi hona ematen dugun. Bestalde, kadeteek oraindik ez dute liga amaitu eta jokatzen jarraitu beharko dute 3. postua defenditzeko. Orain dela gutxi senior talde atera da kopa jokatzeko eta lehenengo partida galdu egin zuten Urnietaren aurka 38-20 markagailuarekin. Ea asteburu honetan denek irabazten dugun.

Sekulako partida bizi izan zuten ordiziarrek Pasaian

Osteguna, Apirila 3rd, 2008

Astea santua iritsi zenez, ez nuen orain jasoko duzuen informazioa eta aurreko argitalpena argitaratzeko denborarik izan, beraz, barkamena eskatzen dizuet. Hala ere, lasai, informazio hori jasoko duzue eta. Aste santuak hasi baino lehenagoko larunbatean, Ordizia Eskubaloi Taldeko jubenil mutilek sekulako partida ikusgarria, ona eta itsusia jokatu zuten Pasaian. Kadeteek, berriz, Urnietakoren aurka jokatu zuten etxean. Jubenilek irabazi egin zuten 16-24ko emaitzaz eta kadeteen partida ez zen amaitu; izan ere, kanpotarren jokalari batek txartel gorria jaso ondoren kantxa ez zuen utzi eta partida suspenditu egin zen 9 minutu eta 41 segundoren faltan. Markagailua ordiziarren alde zegoen une hartan 32-28. Suposatzen dugu partida hori amaitu beharko dutela egunen batean, momentuz zintzilik gelditu da.

Jubenilek sekulako garaipena erdietsi zuten Pasaian. Partida oso gogorra, itsusia eta ziragarria izan zen. Hasieratik ordiziarrak nagusitzen hasi ziren markagailuan, hala ere, ez zuten alde handirik lortu. Horrela, lehen zatia hiru goleko errentarekin amaitu zen. Defentsak eta atezainak nagusitu ziren batez ere lehen zatian eta partida erritmo gutxikoa izan zen.


Aurreko urteko jubenilen taldea. Lehengo urtean azken aurrenak gelditu ziren ligan eta aurten 3.nak, nahiz eta taldea aldatu den.


Bigarren zatiko hasieran ordiziarrek irmo eusten zioten markagailuari, nahiz eta Donibane saiatu zen hurbiltzen, inoiz ez zuten aukerarik eduki. Horrela, bigarren zatiko erdialdean partida gehiago apurtu zuten Rotula Studio Oeteko jokalariek, bi taldeen arteko golen aldea handituz. Ordu arte partida “nahiko garbia” izan zen, nahiz eta Donibaneko jokalari batzuek burua galdu zuten arren jokaldi batzuetan.

Hortik aurrera Donibane taldeko mutilek partida galduta ikusten zutenez, partida berotu zuten eta arbitroak beraien alde egin zuen gehiago. Horrela, hango taldeko jokalariak gure taldeko jokalari batzuk insultatzen hasi ziren eta egin ez beharreko faltak egiten.Hala ere, barregarriena bukaeran gertatu zen: partida amaitzeko 4 minutu bakarrik falta zirenean, arbitroak protagonismoa hartu nahi izan zuen. Lehenengo bi taldetako jokalari bana egotzi zituen bi minuturekin rifi-rafe bat egon zelako (beraiek hasita). Ondoren gure taldeko beste jokalari bat egotzi zuten ere bi minuturekin, nahiz eta falta hainbesterako ez izan. Beste taldeko bat ere egotzi zuen arbitro jaunak. Orduan iritsi zen barregarriena, gure taldeko jokalari batek beste taldeko jokalari bat eutsi eta hau lurrera erori zen. Ordiziako jokalaria aldentzen saiatu zen eta beste jokalaria bere gainera erori zen. Bat-batean arbitroa korrika joan eta txartel gorria atera zion. Gure entrenadoreak arbitro oso txarra zela esan eta honi ere gorria erakutsi zion. Aktan jartzen zuenez, Ordiziako jokalariak, bestea lurrean zela, ostiko batzuk jo omen zizkion. Hori argi eta garbi ez zen gertatu beste jokalaria gainera erori behar zitzaionean apartatu egin zelako. Orain dela gutxi irakurri dudan berri batean, arbitro bati 3 urteko zigorra jarri zioten akta bat asmatzegatik, arbitro honi berdin egin beharko zioten. Arbitro honen erruarengatik gure jokalari batek ezin izan du jubeniletako azkeneko partida jolastu, penagarria benetan. Baina jarrai dezagun partidarekin. Sekulako panorama zegoen kantxan: Donibaneko 4 jokalari eta atezaina, Ordiziako 2 jokalari eta atezainaren aurka. Eta harrigarria bada ere ez zuten gol bat ere sartu 2 minutu horietan eta guk gol bat sartu genuen. Sekulako poza hartu genuen, egoera hortan ere irabazi izana ikusi genuenean. Bukaeran 16-24 amaitu genuen eta rifi-rafe batzuk ere sortu ziren beraien aldetik eskua ematen hasi ginenean bi taldeak. Baina hor ezen amaitu dena. Aldagelan geundela ura moztu ziguten eta horrela ezin ginen dutxatu. Azkenean, itzuli zuten ura minutu batzuk eta gero.

Laburbilduz, sekulako partida jokatu genuen, nahiz eta dena aurka genuen. Donibanekoek partida galduta ikusi zutenean, joko itsusia egiten hasi ziren eta guri probatzeko gauzak egiten. Hori gutxi balitz, bukaeran arbitroak protagonismoa hartu zuen, guri kaltetuz batez ere. Jaun honen erruarengatik gure jokalari batek ezin izan du azkeneko partida jolastu. Bestalde, ez da lehenengo aldia talde honekin arazoak izaten ditugula, lehengo urtean gure  jokalari baten eta arbitroaren jertsea lapurtu baitzuen.

Igoera jokatzeko atzerapauso bat

Astelehena, Martxoa 31st, 2008

Martxoaren 7an kadeteek Usurbilen aurka galdu ondoren, ordiziarrei euskal ligako igoera jokatzeko aukerak gutxitu zaizkie. Partida, hasieratik galdu zuten, aurkariak hobeak izan baitziren eta gainera, arbitroak nabarmen pitatu zuen beraien alde partida guztian zehar. Bigarren zatian, entrenadoreak, aurten gutxi jokatu dutenei eman zien aukera jokatzeko; izan ere, partida jada galduta baitzegoen. Arbitroaren lanak asko erraztu zien garaipena usurbildarrei. Bukaeran, 48-29 amaitu zuten, sekulako aldea bi taldeen artean, joanekoan 2 goleko aldea egon baitzen bi taldeen artean. Partida hau galdu eta gero, ordiziarrak 3.nak gelditu dira ziur sailkapenean, Legazpi eta Usurbilen atzetik. Aste honetan partida erraza dute Urnietaren aurka.

Bestalde, jubenilek irabazi egin zioten Zarautzi 29-23, eta garaipen honekin 4.nak jarri dira sailkapenean. Ordiziarrek ez zuten partida ona jolastu aurreko larunbatean. Lehen zatian, nahiz eta gol batzuetako errenta hartu zuten jubenilek, ez zen errenta oso sendoa eta zarauztarrak beti partidan sartuta egon ziren. Horrela, 14-13 amaitu zen lehen zatia. Ordiziarrek defentsan akats ugari egin zituzten eta erasoan ez zuten guztiz asmatu.Bigarren zatian gauzak ez zuten onera egin, eta kanpotarrak aurretik jarri ziren 16-17. Hortik aurrera Ordiziak erreakzionatu egin zuen

Gelditzen diren bi partidak irabazten badituzte ordiziarrek, 3.nak amaituko dute liga. Lehen partida larunbat honetan jokatuko dute Pasaia Donibaneren aurka bertan. Partida beroa izango da beti bezala, eta seguraski arbitroa aurka edukiko dute aurreko urtean bezala. Joanekoan juxtu-juxtu irabazi genuen 23-22; beraz, ez da partida erraza izango.

Ordiziak Oñati mendean hartu du partida bikoitzeko

Igandea, Martxoa 2nd, 2008

Nahiz eta aurreko astean Ordizia Eskubaloi Taldeko jubenilek galdu egin zuten kategoriako liderraren aurka, aste honetan irabazi egin dute Oñatin, 28-33ko emaitzarekin. Kadeteek irabazten jarraitzen dute, eta gaur justu-justu irabazi diote Oñatiri ere, 44-43ko emaitzarekin. Horrela, ordiziarrek igoera jokatzeko aukerak handitu dituzte eta hurrengo asteko partidak klabeak izango dira; izan ere, kadeteek Usurbilen jokatzen dute, eta irabazten badute bigarrenak jarriko lirateke beraien ligan. Jubenilek, berriz, Zarautz hartuko dute etxean, liga 3.lekuan bukatzeko ezinbeste irabazi beharreko partida.

Aurreko urteko kadeteen taldea, ligan laugarrenak eta kopan txapeldun orde izan ziren.

Jubenilek hasiera hasieratik erakutsi zuten aurkaria baino hobeak zirela, eta partiduari ongi ekin zioten, 0-4ko partzialarekin. Ondoren, oñatiarrak esnatu egin ziren eta partida berdintzera iritsi ziren, baina ordiziarrak motorra martxan jarri eta 3 goleko errenta lortu zuten atsedenaldirako. Bigarren zatian, partida puskatu zuten eta aldea handitu egin zen 5-6 goletara. Partidak diferentzia horrekin  mantendu zen bukaera arte. Amaieran, 28-33, 5goleko errentarekin nagusitu ziren.

Kadeteek, berriz, uste baino arazo gehiago izan zituzten partida irabazteko. Oñatiarrak partidan egon dira momentu guztian eta ez dute etsi inongo momentuan. Partida oso tentsio handikoa eta emozio handikoa izan da, bukaera arte ez baita partida erabaki. Azkenean, ordiziarrak gailendu dira gol bateko errentarekin, 44-43.

Ordizia eskubaloi taldea bere onenean

Igandea, Otsaila 17th, 2008

Larunbatean Ordiziako kadete eta jubenilek garaipen oso garrantzitsuak lortu zituzten. Jubenilek 32-38ko emaitzaz Usurbil mendean hartu zuten eta kadeteek berriz, 45-34 irabazi zuten Pulpori. Garaipen hauekin euskal ligara igotzeko aukerak areagotu egin zaizkigu.

Jubenilek oso partida zaila irabazi zuten Usurbilen. Ordiziarrak ondo hasi ziren hasieran, markagailuan aurrea hartuz. Baina partidaren erdi aldean Usurbilek berdindu egin zuen partida eta ondoren aurretik jarri ziren.Lehen zatiaren bukaera aldean 4 goleko errenta ,20-16, lortu zuten beraiek. Hala ere, azken txanpan 2 gol jarraian sartu genituen markagailua 20-18koa utziz. Esan behar da ere, arbitroak huts pila bat egin zituela, gehien bat gure kaltetan, gure aurkako erabakiak baitziren.

Bigarren parteko hasieran partidari buelta eman genion eta 2-3 gehienez 4 goleko errenta hartu genuen. 20.minututik aurrera aldea handitzen joan ginen 8 goleko errenta lortuz. Azkenean, 32-38 nagusitu ginen. Partida honekin jubenilek 5.partida jarraian irabazi dute eta sailkapeneko 4.tokian daude 3.arekin puntuetan berdinduta.

Kadeteek berriz partida nahiko lasaia izan zuten eta errez nagusitu ziren Pulpori 45-34. Kadeteek urte zoragarria burutzen ari dira eta 3. postuan daude, oraindik gorago iristeko helburuarekin.

Jubenil eta kadeteeko sailkapenak kontuan hartuz, puntu gehienak dituen taldeak igoera jokatuko du euskal ligako azkenaren aurka. Talde hori aurten gu izan gaitezke. Horretarako ahal ditugun partida guztiak irabazi behar ditugu, eta partida bakoitza final bat balitz bezala hartu behar dugu. Oso polita litzateke hurrengo urtean onenekin jokatzea, nahiz eta partidak irabaztea zailagoa litzatekeen. Hurrengo larunbatean jubenilek Hondarribiaren aurka jokatzen dugu Ordizian. Oso partida zaila izango da jubeniletako liderra baita eta lehenengo bueltan sekulako jipoia hartu baikenuen. Hala ere, gogoz saiatuko gara irabazten. Kadeteek ere kasualitatez Hondarribiaren aurka dute, baina han ordea. Hau ere ez da partida erraza izango, baina dena emango dute.

Entrenadorea izateko 3 eta 4.klasea

Osteguna, Urtarrila 17th, 2008

Abenduaren 29ko goizean Zarautzeko arbitro federatu bat etorri zitzaigun Ordiziara, eskubaloiko arauak esplikatzera. Lehenik, kanpoaren eta porteriaren kokalekuaz hitz egin zuen. Eskubaloiko kanpo 40m-ko luzera eta 20m-ko zabalera du. Zabalera horren erdian eta alde bakoitzean porteri bat daukagu. Jaurtiketa gol izateko, 8cm-ko marra guztiz pasatu behar du. Kantxaren erdian zentrua egongo da eta bertatik aterako da baloia hasieran edo gola jaso ostean. Ondoren, eskubaloiko arauez hitz egin zuen. Lehenengo hiru faltetan, gogorrak izan ezkero, txartel horia erakutsiko da eta hortik aurrera denak 2minutuak izango dira eta falta oso gogorra bada txartel gorria. Txartel horiak hasieran ateratzen dira eta falta gogorra egitearen ondorioa da, adibidez, jokalari bat bultzatzea, lurrera botatzea… 2 minutuak ere txartel horien kasu antzekoetan ateratzen dira, baina horiez gain, kasu gehiago daude, adibidez, aldaketa gaizki egitea, arbitroari protestatzea, insultatzea (batzuetan gorria izan daiteke ere) … Txartel gorriak oso falta gogorra eta aurkariak jokalariari min egiteko intentzioa erakutsi duenean ateratzen da. Insultatzeagatik ere jaso daiteke. Dirudienez, orain dela gutxi jarri den arau baten arabera jokalari bati azkeneko minutuan txartel gorria ateratzen bazaio , partidu batzuetako suspentsioa edukiko duela. Arbitroek, ordea, denek ez dute aktan jartzen eta eskerrak, ¡zan ere, azkeneko minutuan jokalariak nahiko urduri egoten garelako. Gauza gehiagoz hitz egin zuen ere, eta gure kezkak argitu zizkigun.

Aurreko larunbatean, eskubaloian espezializatutako psikologo bat etorri zitzaigun hona. Jokalariek entrenamendu bat egiteko arropa eta zapatilla egokiak erabili behar dira esan zuen eta baita partidurako ere. Jokalari batek serioa izan behar duela, hau da, txorradarik ez egitea entrenamenduetan. Jokalari bat ez bada entrenatzera joaten berarekin hitz egin behar da arazoa zein den jakiteko. Mutilen kasuan entrenatzera ez joateko motiboak honako hauek dira: ikasketak, taldekideekiko harreman txarra, jokoa jada ez zaiolako gustatzen… Nesken kasuan motiboak ere berdinak dira, baina beraien gorputzan aldaketak ematen ari direlako ere izan daiteke. Azkenik, entrenadoreak partidua baino lehen jokalariak motibatu egin behar dituela esan zuen.

Entrenadoreak izateko 2.klasea

Osteguna, Urtarrila 10th, 2008

Abenduaren 28ko arratsaldean euskadiko preparatzaile fisikoa etorri zitzaigun Ordiziko Majori kiroldegira. Eskubaloian jolasteko indarra, erresistentzia, malgutasuna eta abiadura garatzea garrantzitsua dela azimarratu zuen. Gaitasun fisiko hauek aurre denboraldian gehiago garatzea garrantzitsua da, denboraldia hobe hasteko eta amaitzeko. Entrenamendu mota hau kadete eta jubenilentzat da egokia.
Indarra denetarako behar dugu eskubaloian: jaurtiketa egiteko(maximoa), defenditzeko hanken kokapenerako… 3 indar mota daudela azpimarratu zuen: eta horietatik indar zuzendua da garrantzitsuena. Indarra gehien garatzen duen ariketa pesak egitea da. Hala ere, beste modu batzuetara ere garatu daiteke: adibidez, baloi medizinal batekin buruaren atzera eta aurrera eginez besoko trizepsa garatzeko, hanketan lastreak hankak indartzeko…

3 abiadura mota daude: abiadura maximoa, adibidez esprina; abiadura ertaina, korrikaldi lasaia; eta abiadura azkarra, ez dela maximoaren berdina. Ariketa hauek denak kontraerasoan egin ditzakegu: hasieran abiadura ertaina eramango dugu, gero azeleratzen hasiko gara abiadura azkarra erabiliz eta jaurtiketa egitean abiadura maximoa erabiliko dugu.

Erresistentzia eta malgutasuna garatzeko ariketa hauek guztiak burutuko ditugu: lehenik, 10 bat flexio; ondoren baloi medizinal bat alde batera eta bestera mugitu; gero binaka gorputzeko txokea, bat erasotzen eta bestea defenditzen, baloi gabe; gero, baloi medizinala alde batera bota, hartu eta beste alde batera bota; geroxeago, hesiak saltatu ondoren jaurtiketa burutuko dugu; ondoren banku batean eskuak apoiatuz eta hankak lurrean izanda eskuekin indarra eginez gorputza altxatu; beste ariketa bat hauxe da bat bestearen gainean jartzen da paretan eutsiz. Ariketa gehiago burutu ditzakegu. Ariketa bakoitza 3 bat aldiz egingo dugu eta hau amaitzean lehenengo seriea amaituko genuke. Ondoren deskantsu bat egingo dugu eta serie hauek 5 bat aldiz egingo ditugu. Beti ere serien artean deskantsatuz 2 bat minutu, baina denbora hori aprobetxatuko dugu paseak egiteko eta esprint baten bat egiteko.