Archive for the ‘asobal liga’ Category

Arratek erraz hartu du mendean Algeciras

Igandea, Martxoa 9th, 2008

Talde eibartarrak hasieran lortutako errentarekin partidari errez eutsi zion 26-35, beti izan baitziren aurkaria baino hobeak.Garaipen honekin 7.postuan jarraitzen dute.

Lehen zatian  talde armagina aurretik zihoan markagailuan, beti ere errenta txikiekin. Bigarren zatian, ordea, Arratek gogor ekin zion partidari eta 1-7 partziala lortu zuten minutu gutxitan. Partzial honekin lasaitasunez ibili ziren bigarren zatian.Horrela, Algecirasek ez zuen aldea murrizteko aukera handirik eduki, talde euskalduna oso efektibo egon baitzen partida osoan.Partidak ez zuen gehiagorako eman eta amaieran 25-36 nagusitu ziren eibartarrak. Jurkiewitz izan zen partiduko goleatzaile nagusia 8 golekin, eta Berriosek 7 sartu zituen bitartean.

Arratek sailkapenean gorago joateko aukera galdu du

Astelehena, Otsaila 25th, 2008

Arratek sekulako aukera galdu zuen Naturhouseren aurka 31-30 galdu ondoren. Partidu oso gogorra eta intentsitate handikoa izan zen hasieratik bukaera arte. Lehenengo zati bikaina jokatu ondoren, bigarren zatian eibartarrek lo hartu zuten eta zuten abantaila osoa galdu zuten, bukaerako hondarrean partidua galduz.

Lehenengo zatian oso konzentraturik atera ziren talde gipuzkoarreko jokalariak eta berehala hasi ziren markagailuan nagusitzen. Horrela, Dalibor Cutura jokalariaren eta Malumbres atezainaren lanei esker eibartarrak 20.go minutuan 5 goleko errenta lortu zuen. Lehenengo zatiaren bukaeran arratek bi jokalari galdu zituen exklusioen ondorioz, eta talde errioxarra 3 goletara jarri zen.

Bigarren zatia oso gaizki hasi zuen Arratek, eta Logroñok partidua berdindu zuen. Hortik aurrera, partida oso orekatua izan zen, baina bukaera aldean Natur Housek baloi bat lapurtu zuen, golean bukatu zuen. Arrateko jokalarien artean tentsioa handitu egin zen 2 goleko desanbataila baitzuten. Azkenean, partida gol bateko diferentziaz galdu zuten, 31-30. Okerrena ez zen izan partida galtzea; izan ere, talde armagineko Cutura eta Malumbres borrokatu egin ziren partida bukatu baino lehen eta banandu egin behar izan zituzten. Pena bat da horrelako gauzak ikustea oraindik kirolean, eta oraindik gehiago talde berdinekoak badira.

Taldeak
31 - Naturhouse La Rioja (13+18): Aguinagalde (p), Parra (1), Romero, Pérez Marne (1), Aguirrezabalaga (7, 1 de penalti), Belaustegui (8), Amargant (1), Torrego (ps), Fis (4), Novelle (3), Guardiola (2), Mojsowski, Tvedten (4, 3 de penalti) y Oneto
30 - Arrate (16+14): Malumbres (p), Jurkiewicz (3), Berrios (3), Salaberría (2), Caoru (2), Kobin (5), Cutura (10), Arrieta (1), Aladazabal, Vargas (1), Arroyo, Rudovic (2) y Gárate (1)

Arratek ezin izan dio liderrari irabazi

Ostirala, Otsaila 15th, 2008

Nahiz eta talde gipuzkoarrak Rudovic, Ivo Diaz, Stefanovic, Matovic eta azken momentuan lesionatutako Malumbresen bajak izan, Arratek aurpegia eman zuen partida osoan. Hala ere, bukaera aldean nekea sumatu zen jokalariengan, aldaketa egiteko aukera gutxi baitzuten eta orduan gelditu zen erabakita partida. Azkenean, Ciudad Realek irabazi zuen 25-32 Rutenka, Steffansson eta Entrerrios buru zutela.

Lehenengo zati oso ona egin zuen talde eibartarrak, batez ere defentsan. Talde kanpotarreko atezaina, Sterbik, hasieran lesionatu zen eta Hombrados atera zen eta geldiketa ugari egin zituen. Horrela, lehen zatia 13-14 amaitu zuten.

Bigarren zatia ez zuten oso ondo hasi etxekoek eta 3 baloi galdu ondoren Ciudad Realekoak 13-17 jarri ziren aurretik. Arrate krisi larri batean sartu zen, baina ez zuten etsi eta defentsan oinarriturik berriro partida ia berdintzera iritsi ziren. 21-22 zihoazela berriro agertu zen Hombrados, bere taldea salbatzeko penalti bat geldituz. Bukaera aldean Gaztelako taldeak partida puskatu zuen. Arratek partida guztian egindako desgastea ordaindu zuen amaieran eta baita faltan izan zituen jokalariak ere. Azkenean, 25-32 eta Arratek oraindik 7. postuan jarraitzen du.

Koparako sailkatuak

Igandea, Abendua 16th, 2007

15. jardunaldia jokatu ondoren 8 talde hauek sailkatu dira koparako: Ciudad Real, Bartzelona, Portland, Ademar, Cai, Valladolid, Arrate eta Antequera. Azkenean, Torrevieja kanpoan gelditu da Valladoliden aurka errez galdu ondoren.

Ez zen ezusteko handirik egon, faborito ia guztiek irabazi baitzuten, nahiz eta Bartzelonak justu-justu irabazi zion Naturhouse Riojari, bukaeran Fishek ez zuelako asmatu zuzeneko jaurtiketan. Cai Aragonek berdindu egin zuen. Hauek dira emaitzak:

Teka Cantabria 23-27 Ademar
Fraikin Granollers 26-19 BM Antequera
CAI Aragón 31-31 Pilotes Posada
Valladolid 40-29 Torrevieja
Arrate 27-26 Keymare Almería
Teucro 27-39 Portland
Ciudad de Logroño 26-27 Barcelona
Ciudad Real 47-29 Algeciras

Orain, horrela doa sailkapena:

Sailkapena

Posizioa Taldea Puntuak
1 Ciudad Real 26
2 Barcelona 25
3 Portland 22
4 Ademar 22
5 CAI Aragón 19
6 Valladolid 18
7 Arrate 17
8 BM Antequera 16
9 Torrevieja 15
10 Ciudad de Logroño 11
11 Fraikin Granollers 10
12 Pilotes Posada 9
13 Teucro 8
14 Algeciras 8
15 Keymare Almería 7
16 Teka Cantabria 7

Arrate koparako sailkatu da!

Larunbata, Abendua 15th, 2007

Nahiez eta asko sufritu duen partiduan zehar Arratek irabazi egin dio Keymare Almeriari justu-justu 27-26 eta beste arerioek galdu egin dutenez koparako sailkatu dira.

Partidua boladatan jokatu da, baina beti gipuzkoarrak aurretik joan dira. Lehenengo zatian etxekoetatik Dalibor Cutura eta kanpotarretik Kraljic izan dira goleatzaile nagusiak. Honela, lehenengo zatian 13-10 irabazten ari ziren.

Bigarren zatian kanpotarren atezainak, Perisicek, gelditu asko egin ditu eta Serrano pibote urretxuarrak golak sartzeko aprobetxatu du. Hala ere, Arratek aurretik jarraitzen zuen Cutura eta Carouren golei esker. Baina 4 minuturen faltan Almeriak berdindu egin du partida 26na. Berriosek 7m-tik gola sartu du 27-26koa markagailura igoaraziz. 5 segundoren faltan Malumbres atezainak baloia gelditu du eta Arratek irabazi egin du. Horrela, 7.postuan sailkatu dira koparako.

Liga eta koparako txartelak puri-purian

Ostirala, Abendua 14th, 2007

Bartzelonak, Iker Romero eta Juanin Garciaren bitartez Ciudad Reali irabaztea lortu zuten.Jokalari gasteiztarrak sekulako amaiera egin zuen 7 gol jarraian sartu baitzituen eta Juaninek kontraeraso garrantzitsuak sartu zituen. 26-24 irabazi zuten eta goiko aldea estutu egin da. Bestalde, Cai Aragonek 2. partida galdu zuen jarraian eta atzerapauso handia eman du. Ademarrek justu-justu menderatu zuen Granollers. Beste emaitzak hauek dira:

Asobal. 14. jardunaldia

Etxeko taldea Emaitza Kanpotarrak
Barcelona 26-24 Ciudad Real
Portland 38-32 Ciudad de Logroño
BM Antequera 30-25 CAI Aragón
Torrevieja 19-19 Arrate
Algeciras 27-21 Teka Cantabria
Pilotes Posada 29-37 Valladolid
Keymare Almería 28-28 Teucro
Ademar 26-25 Fraikin Granollers

Orain, horrela dago sailkapena:

Sailkapena

Posizioa Taldea Puntuak
1 Ciudad Real 24
2 Barcelona 23
3 Portland 20
4 Ademar 20
5 CAI Aragón 18
6 Valladolid 16
7 BM Antequera 16
8 Torrevieja 15
9 Arrate 15
10 Ciudad de Logroño 11
11 Fraikin Granollers 8
12 Pilotes Posada 8
13 Teucro 8
14 Algeciras 8
15 Keymare Almería 7
16 Teka Cantabria 7

Bihar eta etzi liga izango dugu eta bertan jakingo dugu zein talde jokatuko duten kopa. Dagoeneko lehenengo 5ak eskuratu dute pasaporte, baina beste 4 taldeen artean 3 bakarrik sailkatuko dira. Bertan dago Arrate, ea sailkatzen diren.

Portlandek irabazi egin zuen

Ostirala, Abendua 14th, 2007

 Nahiz eta baja ugari eduki zituen , Portlandek irabazi egin zuen 38-32 Naturhouse Logroñori. Ez zen partida erraza izan eta bukaera aldean lortuko zuten etxekoek lasaitasunez jokatzeko errenta.

Lehen zatia erritmo eta intentsitate handikoa izan zen eta jokalariak gol asko sartu zituzten atezainei.  Partiduan berdinketa zen nagusi, nahiz eta batzuetan bi taldeak errenta txiki bat hartu bazuten ere. Portlandek 16-13 joan zen aurretik 24. minutuan, baina ustekabean Malmagro lesionatu egin zen eta talde errioxarrak erreakzionatu egin zuen.Horrela lehen zatia 18-17 bukatu zuten aurretik nafarrek.

Bigarren zatian Portlandek erreakzionatu egin zuen Vugrinec, Ruesga eta Nikolic-en bitartez eta 6-0ko  partzial batekin 31-25 jarri ziren aurretik. Azkenean 38-32 amaitu zuten eta Caik galdu ondoren 3. jarri dira sailkapenean.

38 - Portland San Antonio (18+20): Svensson; Matosevic (p.s.); Carvajal (4), Vugrinec (8), Dominikovic (1), Ruesga (6), Hernández (1), Ortigosa (4), Malmagro (5, 2p), Juancho (-), Nikolic (8) y Meoki (1). .

32 - Naturhouse LaRioja (17+15): Aginagalde; Torrego (p.s.); Parra (-), Gustavo Alonso (2), Fis (2), Romero (5), Aguirrezabalaga (3), Belaustegui (5), Novelle (3), Guardiola (-), Mojsovski (1), Amargant (-), Tvedten (8, 7p) y Masachs (3).


Arratek sekulako aukera galdu du

Osteguna, Abendua 13th, 2007

Arratek atzo beste garaipen bat pasatzen utzi zuen, partidu guztian aurretik joan eta gero. 6 goleko abantaila izan zuen eta bukaeran ia partidua galdu zuten. Beste aukera paregabe bat galdu dute kopan ziur egoteko. Orain Torrevieja eta Arrate 8 eta 9. dira sailkapenean 15 punturekin berdinduta.

Lehenengo zatian talde gipuzkoarrak eskubaloi bikaina egin zuen eta Torreviejak denboraldi guztiko lehen zatirik kaskarrena burutu zen, izan ere, 7 gol bakarrik sartu zituzten. Hala ere, Iñaki Malumbres atezainaren lana goraipatu behar da ere. Lehen zatia 7-11 bukatu zen.

Bigarren zatian Arrate ondo hasi zen, batez ere, defentsako lanean. 45. minutuan 12-18 jarri ziren aurretik. Partida irabazita zegoela zirudien, baina orduan etxeko taldeak erreakzionatu egin zuen, Abraham Rochel jokalaria eta Tejanovic atezainaren bitartez. Azkeneko minutuan, Torreviejak baloi bat eduki zuen partida irabazteko. Azkenean 19-19 amaitu zen partida.

19. BM Torrevieja (7+12): Tejanovic, Paul (-), Mapsen (1), Pellitero (1), Hansen (1), Meijer (1) y Gurguindo (4) -hasierako zazpikotea- Andersson (-), Simonet (-), Jiménez (1), Rochel (4), Ancizu (-), Gómez (ps) y Cuartero (6,5p).
19. JD Arrate (11+8): Malumbres, Arrieta (-), Aldazabal (1), Vargas (-), Cerríos (3), Carou (2) y Cutura (5,3p) -hasierako zazpikotea- Jurkiewizs (2), Scepanovic (3), Vucinic (-), Salaberría (2), Kobin (-) y Rudovic (1).