Archive for the ‘asobal kopa’ Category

Ciudad Realek irabazi du asobal kopa

Asteartea, Apirila 22nd, 2008

Ciudad Realek irabazi du aurtengo asobal kopa, finalean Bartzelonari 31-30 irabazi ondoren. Final-erdietan mantxako taldeak Arrate hartu zuen mendean 34-31. Arratek oso partida bikaina jokatu zuen, baina ezin izan zuen ezer egin Ciudad Realen kalitatearen aurka. Hala ere, aurpegia eman zuten partida osoan, eta benetan harro egoteko lana burutu zuten; izan ere, ez zizkion gauzak erraz jarri talde txapeldunari. Titulo honekin Talant Duishebaeveren taldeak 2 garaikor daramatza urte honetan eta “Champions”-eko finalean daude eta aukera handiak dituzte titulo hori ere irabazteko. Ea Portland, Ademar, Bartzelona… bezalako taldeek aurpegi gehiago eman eta gauzak zailago jartzen dizkioten
hurrengo urtean.

Partida oso emozionantea, polita ikustekoa… izan zen finala.Tentsio handiko momentuak nagusitu ziren eta gol, jokaldi eta geldiketa ikusgarriak ikusi genituen. Ciudad Real hasieratik jarri zen markagailuan aurretik eta 15.minutuan 11-6 zihoazen irabazten. Bartzelona saiatu zen aldea murrizten, baina Sterbikek geldiketa ugari egin zituen eta nahiz eta talde txapeldunak ez oso ondo jokatu, aldea mantendu zuten Horrela, lehenengo zatiko amaieran Ciudad Real zen nagusi 19-16.

Ciudad Realeko jokalariak asobal kopa jaso zutenean.

Bigarren zatian Bartzelona indartsu hasi zen, eta Kasper Hvditen geldiketetan eta Iker Romeroren goletan oinarrituta aldea murrizten hasi ziren. Partida berdindu zuten pare bat aldiz, eta aurretik joateko parada ere izan zuten, baina ez zituzten aukerak aprobetxatu. Ondorioz, mantxako taldea aurretik jarri zen eta errenta on bat lortu zuen, batez ere Kallman, Entrerrios eta Stefanssonen lanei esker. Orduan, Albert Rocas agertu zen eta 3 gol jarraian egin zituen partida berdintzeko. Minutu gutxiren faltan, ordea, Bartzelonaren taldeko Garabaya 2 minuturekin kaleratu zuten eta 4 segundoren faltan Kallmanen gol batekin irabazi zuen Ciudad Realek. Zortea alde izan zuen Duishebaeveren eta, nahiz eta bi taldeek merezi izan zuten irabaztea, azkenean onenak irabazten du beti. Bestalde, hemendik gutxira 2 talde hauek elkar jokatuko dute ligan, eta irabazten duenak liga irabazteko aukera handienak izango ditu.

31 - Ciudad Real (19+12): Sterbik (Hombrados, p.s.); Kallman (7), Pajovic (1), Stefansson (6), Roberto García (-), Uríos (4), Metlicic (2), Rutenka (2), Zorman (2), Entrerríos (5), Virán Morros (-), Masachs (1) y Dinart (1). 30 - Barcelona (15+15): Losert (Kasper, p.s.); Noddesbo (1), Juanín García (3), Víctor Tomás (2), Garabaya (-), Lozano (5), Ugalde (-), Iker Romero (10), Nagy (3), Nenadic (-), Larholm (1), Rocas (5) y Xepkin (-).

Arrateren sekulako erakustaldia kopan

Osteguna, Apirila 17th, 2008

Atzo, Arratek sekulako ezustekoa eman zuen kopan Ademarri 34-26 irabazi ondoren. Orain dela gutxi, ligan  Leonen jokatu zuten partidan maila izugarri ona erakutsi zuen Arratek, nahiz eta bukaeran aldean talde eibartarraren nekearen ondorioz galdu egin zuten. Atzo partida bikaina jokatu zuten eta errez hartu zuten mendean Ademar. Orain, semifinala Ciudad Real handiaren aurka dute. Partida oso zaila izango da; izan ere, Dusheiaveren taldeak 2 partida baino ez dituelako galdu denboraldi guztian. Hala ere, atzoko maila erakusten badute armaginek, aukera izan dezakete aurkariak menderatzeko.

Hasiera hasieratik markagailuan aurretik jarri zen Arrate, batez ere bere defentsa ona eta kontratakei esker.  Horrela, 15.minutu inguruan  Arratek 3 goleko  errenta zuen jada markagailuan 5-2. Ademar erabat galduta zegoen partidan, eta ez zekiten zer egin talde gipuzkoarrari aurre egiteko.  Hala ere, Gaztelako taldeak erreakzionatu egin zuen eta 21. minutuan partida berdindu egin zuten 8na. Arratek kontragolpei esker berriro 3 goleko errenta lortu zuen, baina azkeneko minutuetan gaizki jokatu eta gero 12-13ko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian talde gipuzkoarra  aurretik jarri zen berriro, orduan hasi ziren beraien potentzial guztia ateratzen eta partida bideratu zuten. Bigarren zatian erasoa bikaina izan zen, beti ere defentsa on batetik hasita eta kontratakeak ongi gauzatu eta gero.  Bigarren zatian Ademarrek ez zuen aukerarik izan,  ez zitzaien ia ezer ondo atera eta.

34 -J.D. Arrate (12+22): Malumbres (Vucinic, p.s.); Jurkiewicz (11,3p), Arrieta (3), Ivo Díaz (4), Vargas (1), Berrios (4), Arroyo (-), Salaberría (2), Carou (1), Kobin (3), Rudovic (1), Gárate (-) y Cutura (4)

26 - Ademar León (13+13): Lalilovic (Saric, p.s. (1)); Jakobsen (-), Valcic (-), Garralda (1), Castresana (2), Aguinagalde (-), Laluska (3), Sarmiento (4), Krivochlykov (2), Stranovsky (4), Martins (4,2p), Urdiales (5) y Sigurdsson (-)

Ciudad Realek Asobal Kopa irabazi du

Igandea, Abendua 23rd, 2007

Aurreko urteko 3 talde onenek ( Ciudad Real, Portland eta Ademar) eta kopa burutzen duen taldeak (Valladolid) jokatu dute Asobal Kopa Valladoliden. Portlandek galdu egin zuen finalaurrekoa Ademarren aurka 27-28, azken minutuan sartu zuen Castresanak norgehiagoka irabazteko gola.Beste finalaurrekoan, Ciudad Realek Valladolid menperatu zuen 28-34, batez ere Hombrados atezainaren eta Rutenka lateralaren lanei esker. Finala gaur jokatu da eta Dujshebaeven taldeak irabazi du 23-25 Ademarri, majo sufritu ondoren; izan ere, Ademarrek aurpegia eman du partida osoan, nahiz eta Mateo Garralda eta Jacobsenen bajak izan. Bestalde, Gaztelako taldean Uriosek ez du jokatu lesionatuta jarraitzen baituelako. Ondorioz, Ciudad Realek 5.aldiz jarraian irabazi du kopa hau.

Partida oso parekatua izan da hasieratik, eta bi taldeetako atezainen lana aipatzekoa da. Partidan zehar bi minutuko kaleratze ugari egon dira eta entrenatzaileek asko kuestionatu dituzte epaileen lana. Bukaera aldean ere berdindurik zioan partida, baina momentu erabakigarrienean Ciudad Realek asmatu egin du eta leongo taldeak huts txiki batzuk egin ditu eta horrek partida baldintzatu du. Azkenean, gaztelako taldea nagusi eta talderik onena dela erakusten ari da. Saric (Ademar) aukeratu dute atezainik onena, Rutenka jokalaririk onena eta Alberto Entrerrios jokalaririk onena.