Ciudad Realek irabazi du asobal kopa

Ciudad Realek irabazi du aurtengo asobal kopa, finalean Bartzelonari 31-30 irabazi ondoren. Final-erdietan mantxako taldeak Arrate hartu zuen mendean 34-31. Arratek oso partida bikaina jokatu zuen, baina ezin izan zuen ezer egin Ciudad Realen kalitatearen aurka. Hala ere, aurpegia eman zuten partida osoan, eta benetan harro egoteko lana burutu zuten; izan ere, ez zizkion gauzak erraz jarri talde txapeldunari. Titulo honekin Talant Duishebaeveren taldeak 2 garaikor daramatza urte honetan eta “Champions”-eko finalean daude eta aukera handiak dituzte titulo hori ere irabazteko. Ea Portland, Ademar, Bartzelona… bezalako taldeek aurpegi gehiago eman eta gauzak zailago jartzen dizkioten
hurrengo urtean.

Partida oso emozionantea, polita ikustekoa… izan zen finala.Tentsio handiko momentuak nagusitu ziren eta gol, jokaldi eta geldiketa ikusgarriak ikusi genituen. Ciudad Real hasieratik jarri zen markagailuan aurretik eta 15.minutuan 11-6 zihoazen irabazten. Bartzelona saiatu zen aldea murrizten, baina Sterbikek geldiketa ugari egin zituen eta nahiz eta talde txapeldunak ez oso ondo jokatu, aldea mantendu zuten Horrela, lehenengo zatiko amaieran Ciudad Real zen nagusi 19-16.

Ciudad Realeko jokalariak asobal kopa jaso zutenean.

Bigarren zatian Bartzelona indartsu hasi zen, eta Kasper Hvditen geldiketetan eta Iker Romeroren goletan oinarrituta aldea murrizten hasi ziren. Partida berdindu zuten pare bat aldiz, eta aurretik joateko parada ere izan zuten, baina ez zituzten aukerak aprobetxatu. Ondorioz, mantxako taldea aurretik jarri zen eta errenta on bat lortu zuen, batez ere Kallman, Entrerrios eta Stefanssonen lanei esker. Orduan, Albert Rocas agertu zen eta 3 gol jarraian egin zituen partida berdintzeko. Minutu gutxiren faltan, ordea, Bartzelonaren taldeko Garabaya 2 minuturekin kaleratu zuten eta 4 segundoren faltan Kallmanen gol batekin irabazi zuen Ciudad Realek. Zortea alde izan zuen Duishebaeveren eta, nahiz eta bi taldeek merezi izan zuten irabaztea, azkenean onenak irabazten du beti. Bestalde, hemendik gutxira 2 talde hauek elkar jokatuko dute ligan, eta irabazten duenak liga irabazteko aukera handienak izango ditu.

31 - Ciudad Real (19+12): Sterbik (Hombrados, p.s.); Kallman (7), Pajovic (1), Stefansson (6), Roberto García (-), Uríos (4), Metlicic (2), Rutenka (2), Zorman (2), Entrerríos (5), Virán Morros (-), Masachs (1) y Dinart (1). 30 - Barcelona (15+15): Losert (Kasper, p.s.); Noddesbo (1), Juanín García (3), Víctor Tomás (2), Garabaya (-), Lozano (5), Ugalde (-), Iker Romero (10), Nagy (3), Nenadic (-), Larholm (1), Rocas (5) y Xepkin (-).

Leave a Reply