Arrateren sekulako erakustaldia kopan
Atzo, Arratek sekulako ezustekoa eman zuen kopan Ademarri 34-26 irabazi ondoren. Orain dela gutxi, ligan Leonen jokatu zuten partidan maila izugarri ona erakutsi zuen Arratek, nahiz eta bukaeran aldean talde eibartarraren nekearen ondorioz galdu egin zuten. Atzo partida bikaina jokatu zuten eta errez hartu zuten mendean Ademar. Orain, semifinala Ciudad Real handiaren aurka dute. Partida oso zaila izango da; izan ere, Dusheiaveren taldeak 2 partida baino ez dituelako galdu denboraldi guztian. Hala ere, atzoko maila erakusten badute armaginek, aukera izan dezakete aurkariak menderatzeko.
Hasiera hasieratik markagailuan aurretik jarri zen Arrate, batez ere bere defentsa ona eta kontratakei esker. Horrela, 15.minutu inguruan Arratek 3 goleko errenta zuen jada markagailuan 5-2. Ademar erabat galduta zegoen partidan, eta ez zekiten zer egin talde gipuzkoarrari aurre egiteko. Hala ere, Gaztelako taldeak erreakzionatu egin zuen eta 21. minutuan partida berdindu egin zuten 8na. Arratek kontragolpei esker berriro 3 goleko errenta lortu zuen, baina azkeneko minutuetan gaizki jokatu eta gero 12-13ko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian talde gipuzkoarra aurretik jarri zen berriro, orduan hasi ziren beraien potentzial guztia ateratzen eta partida bideratu zuten. Bigarren zatian erasoa bikaina izan zen, beti ere defentsa on batetik hasita eta kontratakeak ongi gauzatu eta gero. Bigarren zatian Ademarrek ez zuen aukerarik izan, ez zitzaien ia ezer ondo atera eta.
34 -J.D. Arrate (12+22): Malumbres (Vucinic, p.s.); Jurkiewicz (11,3p), Arrieta (3), Ivo Díaz (4), Vargas (1), Berrios (4), Arroyo (-), Salaberría (2), Carou (1), Kobin (3), Rudovic (1), Gárate (-) y Cutura (4)
26 - Ademar León (13+13): Lalilovic (Saric, p.s. (1)); Jakobsen (-), Valcic (-), Garralda (1), Castresana (2), Aguinagalde (-), Laluska (3), Sarmiento (4), Krivochlykov (2), Stranovsky (4), Martins (4,2p), Urdiales (5) y Sigurdsson (-)