Denboraldi bikaina

Aurreko astean ligako azken partida jokatu genuen Ordizian Egia taldearen aurka. Partida irabazten bagenuen bakarrik 3.nak izango ginatekeen sailkapenean, eta horixe egin genuen. Partida bikain bat egin ondoren erraz hartu genituen mendean donostiarrak eta 33-26ko markagailuarekin irabazi genuen.

Partida hasierako lehenengo minutuetan berdinduta joan zen partida, baina denbora aurrera joan zen heinean pixkanaka-pixkanaka nagusitzen hasi ginen 3 goleko errenta hartuz. Horrela, lehen zatia 14-11 amaitu genuen.

Bigarren zatiaren hasieran partida guztiz puskatu genuen eta errenta handitu genuenez lasaitasun gehiagoz jokatu genuen. Klabea batez ere gure defentsan egon zen eta honekin batera erasoan ez genuen huts handirik egin. Esan behar da ere, Egiakoek lehenengo zatian egindako esfortzuaren ondorioz, bigarren zatian ezin izan zien erritmoari eutsi ez baitzuten aldaketarik. Horrela, 10 goleko errenta hartu genuen bukaera aldean eta bukaeran kanpotarrek markagailua makilatu zuten 6 goleko errentaz galduz.

Aurtengo jubenilen taldea ligan 3.nak amaitu dutenak. Argazkia Donostian ateratakoa da.
Dagoeneko liga amaitu da eta 3.nak amaitu dugu. Nor pentsatu zezakeeen lehenengo itzuliko amaieran 3.nak amaitu genuenik; izan ere, 9.nak gindoazen aurrenekoek 10 puntu baino gehiago ateratzen zizkiguten. Gora-behera askoko denboraldia izan dugu aurten. Hasieran 3.nak gindoazen 4 partida irabazi eta 1 galdu ondoren, baina bat-batean hurrengo 7 partidatatik 6 galdu genituen ia jarraian eta 1 irabazi eta orduan denak egin zuen okerrera. Hala ere, egoera honi buelta eman genion bigarren bueltan eta 12 partidatatik 10 irabazi ditugu, bakarrik lehenengo bien aurka galduta. Gainera, Urolari, bigarren gelditu direnei, irabazteko aukera izan genuen; izan ere, lehen zatian 6 goleko errenta izan baikenuen, baina bukaeran galdu egin genuen. Bestalde esan behar da 2.urteko jubenilentzat sekulako saltoa izan dela; izan ere, lehengo urtean azken aurrenak izan baitziren.

Gaur, Beasainen aurka jokatzen dugu amistoso bat Beasainen gaueko zortziretan. Partida polita izango da, bi taldeak joango baikara irabaztera. Bestalde, igandean kopa hasten da eta gure lehenengo partida etxean izango da euskal ligako Pulporen aurka. Gure grupoan dauden beste taldeak honakoak dira: Urola, Leizaran. AloƱa Mendi eta Elgoibar. Ea kopan irudi hona ematen dugun. Bestalde, kadeteek oraindik ez dute liga amaitu eta jokatzen jarraitu beharko dute 3. postua defenditzeko. Orain dela gutxi senior talde atera da kopa jokatzeko eta lehenengo partida galdu egin zuten Urnietaren aurka 38-20 markagailuarekin. Ea asteburu honetan denek irabazten dugun.

Leave a Reply