Sekulako partida bizi izan zuten ordiziarrek Pasaian

Astea santua iritsi zenez, ez nuen orain jasoko duzuen informazioa eta aurreko argitalpena argitaratzeko denborarik izan, beraz, barkamena eskatzen dizuet. Hala ere, lasai, informazio hori jasoko duzue eta. Aste santuak hasi baino lehenagoko larunbatean, Ordizia Eskubaloi Taldeko jubenil mutilek sekulako partida ikusgarria, ona eta itsusia jokatu zuten Pasaian. Kadeteek, berriz, Urnietakoren aurka jokatu zuten etxean. Jubenilek irabazi egin zuten 16-24ko emaitzaz eta kadeteen partida ez zen amaitu; izan ere, kanpotarren jokalari batek txartel gorria jaso ondoren kantxa ez zuen utzi eta partida suspenditu egin zen 9 minutu eta 41 segundoren faltan. Markagailua ordiziarren alde zegoen une hartan 32-28. Suposatzen dugu partida hori amaitu beharko dutela egunen batean, momentuz zintzilik gelditu da.

Jubenilek sekulako garaipena erdietsi zuten Pasaian. Partida oso gogorra, itsusia eta ziragarria izan zen. Hasieratik ordiziarrak nagusitzen hasi ziren markagailuan, hala ere, ez zuten alde handirik lortu. Horrela, lehen zatia hiru goleko errentarekin amaitu zen. Defentsak eta atezainak nagusitu ziren batez ere lehen zatian eta partida erritmo gutxikoa izan zen.


Aurreko urteko jubenilen taldea. Lehengo urtean azken aurrenak gelditu ziren ligan eta aurten 3.nak, nahiz eta taldea aldatu den.


Bigarren zatiko hasieran ordiziarrek irmo eusten zioten markagailuari, nahiz eta Donibane saiatu zen hurbiltzen, inoiz ez zuten aukerarik eduki. Horrela, bigarren zatiko erdialdean partida gehiago apurtu zuten Rotula Studio Oeteko jokalariek, bi taldeen arteko golen aldea handituz. Ordu arte partida “nahiko garbia” izan zen, nahiz eta Donibaneko jokalari batzuek burua galdu zuten arren jokaldi batzuetan.

Hortik aurrera Donibane taldeko mutilek partida galduta ikusten zutenez, partida berotu zuten eta arbitroak beraien alde egin zuen gehiago. Horrela, hango taldeko jokalariak gure taldeko jokalari batzuk insultatzen hasi ziren eta egin ez beharreko faltak egiten.Hala ere, barregarriena bukaeran gertatu zen: partida amaitzeko 4 minutu bakarrik falta zirenean, arbitroak protagonismoa hartu nahi izan zuen. Lehenengo bi taldetako jokalari bana egotzi zituen bi minuturekin rifi-rafe bat egon zelako (beraiek hasita). Ondoren gure taldeko beste jokalari bat egotzi zuten ere bi minuturekin, nahiz eta falta hainbesterako ez izan. Beste taldeko bat ere egotzi zuen arbitro jaunak. Orduan iritsi zen barregarriena, gure taldeko jokalari batek beste taldeko jokalari bat eutsi eta hau lurrera erori zen. Ordiziako jokalaria aldentzen saiatu zen eta beste jokalaria bere gainera erori zen. Bat-batean arbitroa korrika joan eta txartel gorria atera zion. Gure entrenadoreak arbitro oso txarra zela esan eta honi ere gorria erakutsi zion. Aktan jartzen zuenez, Ordiziako jokalariak, bestea lurrean zela, ostiko batzuk jo omen zizkion. Hori argi eta garbi ez zen gertatu beste jokalaria gainera erori behar zitzaionean apartatu egin zelako. Orain dela gutxi irakurri dudan berri batean, arbitro bati 3 urteko zigorra jarri zioten akta bat asmatzegatik, arbitro honi berdin egin beharko zioten. Arbitro honen erruarengatik gure jokalari batek ezin izan du jubeniletako azkeneko partida jolastu, penagarria benetan. Baina jarrai dezagun partidarekin. Sekulako panorama zegoen kantxan: Donibaneko 4 jokalari eta atezaina, Ordiziako 2 jokalari eta atezainaren aurka. Eta harrigarria bada ere ez zuten gol bat ere sartu 2 minutu horietan eta guk gol bat sartu genuen. Sekulako poza hartu genuen, egoera hortan ere irabazi izana ikusi genuenean. Bukaeran 16-24 amaitu genuen eta rifi-rafe batzuk ere sortu ziren beraien aldetik eskua ematen hasi ginenean bi taldeak. Baina hor ezen amaitu dena. Aldagelan geundela ura moztu ziguten eta horrela ezin ginen dutxatu. Azkenean, itzuli zuten ura minutu batzuk eta gero.

Laburbilduz, sekulako partida jokatu genuen, nahiz eta dena aurka genuen. Donibanekoek partida galduta ikusi zutenean, joko itsusia egiten hasi ziren eta guri probatzeko gauzak egiten. Hori gutxi balitz, bukaeran arbitroak protagonismoa hartu zuen, guri kaltetuz batez ere. Jaun honen erruarengatik gure jokalari batek ezin izan du azkeneko partida jolastu. Bestalde, ez da lehenengo aldia talde honekin arazoak izaten ditugula, lehengo urtean gureĀ  jokalari baten eta arbitroaren jertsea lapurtu baitzuen.

Leave a Reply