Ordiziak ezin izan dio Elgoibarri irabazi
Asteartea, Apirila 29th, 2008Partida oso ona jokatu eta gero, Rotula Studio Oeteko jokalariek galdu egin zuten euskal ligako Pneumax Elgoibarren aurka. Nahiz eta amaieran 1o goleko errentaz irabazi zuten kanpotarrek, Ordiziako jubenilak partidan egon ziren bukaera arte. Bukaeran, 24-34 galdu zuten eta kanpotarrek garaipen honekin ia ziurtaturik dute kopako hurrengo fasea jokatzea. Guk, berriz, ea partiduren bat irabazten dugun, aurreko astean ere galdu egin baikenuen Aloña Mendiren aurka. Hurrengo partida seguraski Zumarragan jokatu dugu, eta partida nahiko zaila izango da irabaztea, talde ona baituelako. Hala ere, gogotik saiatuko gara partida irabazteko.
Hasieratik hasi ziren nagusitzen elgoibartarrak markagailuan, 3-4 goleko errenta hartuz. Lehenengo zatiko amaiera arte errenta mantendu egin zen. Lehenengo zatian batez ere defentsak nagusitu ziren eta ez zen gol festa handirik egon. Horrela, lehen zatia 11-14 amaitu genuen eta esperantzak genituen partida irabazteko. Esan behar da ere, arbitroak erabaki polemiko bat hartu zuela, gure jokalari bati txartel gorria ateraz. Falta zela ez dago zalantzarik eta 2 minutu zirela ere ez, baina txartel gorria ateratzea gehiegizko erabakia izan zen. Horrela bigarren zatia gure jokalari on bat gabe hasi genuen. Lehenengo zatia bikaina egin genuen, kontuan hartuta beraiek euskal ligakoak zirela eta ia denak 2.urtekoak. Guk berriz, 2.urteko gutxi batzuk genituen eta hurrengo urteko taldearekin jokatu genuen.
Bigarren zatian, errenta pixka bat handitu zuten 5-6 goleko errenta lortuz. Erasoan nagusitu egin ziren, nahiz eta saiatu ginen haiek gelditzen. Hala ere, oraindik ez geneukan ezer galduta. Azkeneko 10 minutuetara aurkako errenta berarekin iritsi ginen eta bukaeran partida galduta ikusi genuenean, aldea handitu ziguten. Bukaeran 24-34 amaitu zen partida, errenta handiegia partida oso ona egin eta gero. Bigarren urteko kadeteen lana goraipatzekoa da, sekulako maila erakusten ari direlako jubenil mailan. Eta kontuan hartu behar dugu hurrengo urteko taldearekin ari ginela jolasten ia. Beraz, hurrengo urteari itxaronpetsu ekingo diogu.
Kadeteek berriz, berdindu egin zuten Irungo Gaztiak Indima taldearen aurka. Lehenengo zatian 5 goleko errentaz ari ziren galtzen, baina bigarren zatian sekulako maila erakutsi zuten eta 2 goleko errentaz joan ziren irabazten. Baina bukaeran berdindu egin zieten beste taldeak. Honela, liga 3.postuan amaitu dute eta orain kopa jokatu dute. Lehengo urtean finalera iritsi ginen kategoria honetan, eta aurten ere aukerak izango ditugu kopa irabazteko. Goazen Ordizia!




