Igoera jokatzeko atzerapauso bat

Martxoaren 7an kadeteek Usurbilen aurka galdu ondoren, ordiziarrei euskal ligako igoera jokatzeko aukerak gutxitu zaizkie. Partida, hasieratik galdu zuten, aurkariak hobeak izan baitziren eta gainera, arbitroak nabarmen pitatu zuen beraien alde partida guztian zehar. Bigarren zatian, entrenadoreak, aurten gutxi jokatu dutenei eman zien aukera jokatzeko; izan ere, partida jada galduta baitzegoen. Arbitroaren lanak asko erraztu zien garaipena usurbildarrei. Bukaeran, 48-29 amaitu zuten, sekulako aldea bi taldeen artean, joanekoan 2 goleko aldea egon baitzen bi taldeen artean. Partida hau galdu eta gero, ordiziarrak 3.nak gelditu dira ziur sailkapenean, Legazpi eta Usurbilen atzetik. Aste honetan partida erraza dute Urnietaren aurka.

Bestalde, jubenilek irabazi egin zioten Zarautzi 29-23, eta garaipen honekin 4.nak jarri dira sailkapenean. Ordiziarrek ez zuten partida ona jolastu aurreko larunbatean. Lehen zatian, nahiz eta gol batzuetako errenta hartu zuten jubenilek, ez zen errenta oso sendoa eta zarauztarrak beti partidan sartuta egon ziren. Horrela, 14-13 amaitu zen lehen zatia. Ordiziarrek defentsan akats ugari egin zituzten eta erasoan ez zuten guztiz asmatu.Bigarren zatian gauzak ez zuten onera egin, eta kanpotarrak aurretik jarri ziren 16-17. Hortik aurrera Ordiziak erreakzionatu egin zuen

Gelditzen diren bi partidak irabazten badituzte ordiziarrek, 3.nak amaituko dute liga. Lehen partida larunbat honetan jokatuko dute Pasaia Donibaneren aurka bertan. Partida beroa izango da beti bezala, eta seguraski arbitroa aurka edukiko dute aurreko urtean bezala. Joanekoan juxtu-juxtu irabazi genuen 23-22; beraz, ez da partida erraza izango.

Leave a Reply